Praktika bila nabil
Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomisten ordezkari da, eta jarduera profesionalak eta sozialak gauzatzean sortzen diren itxaropen eta beharrizanak asetzen ditu, gizarte osoari balioa emanez.
Praktika programan parte hartu nahi duzu?
Ekonomisten Euskal Elkargoak praktiken programa bat garatu du elkargokideei edo aurrekolegiatuei (gehienez 28 urte) lan-merkatuan sartzen laguntzeko, enpresetan praktikak eginez prestakuntza praktikoko ikastaro bat egiten den bitartean.
IRAUPENA:
6 hilabeteko praktikaldia enpresetan. Ordutegia ikasleak eta enpresak adostuko dute. (Gehienez 6 ordu egunean)
POLTSA EKONOMIKOA:
Bekadun praktikek 500 euroko zuzkidura gordina izango dute hilean. Praktiketan lortutako lehenengo hilekoa ikastaroko matrikula ordaintzeko erabiliko da.
AHOLKULARITZA-ZERBITZUA:
Ekonomsta gazte bakoitzak mentoretza-zerbitzu espezializatu bat izango du bere interes-eremuan, bere ibilbide profesionalaren orientazioa errazteko.
TUTORETZA ETA JARRAIPENA:
La empresa nombrará un/a instructor/a que se ocupe de hacer el seguimiento del alumno/a mientras dure el período de prácticas. Asimismo, el Colegio Vasco de Economistas hará seguimiento de las prácticas en la propia empresa.
ESPARRU JURIDIKOA:
Enpresak eta bekadunak lanekoak ez diren praktiken hitzarmena sinatuko dute. Hitzarmenaren iraupena, gehienez, 6 hilabetekoa izango da. Hitzarmenak Gizarte Segurantzan alta ematea dakar, praktiketako erregimen berezian. (1543/2011 Errege Dekretua)
PRESTAKUNTZA:
Bekadunek tresna digitalei buruzko prestakuntza-ikastaro bat jasoko dute, Excel, Power Bi eta datuen kudeaketa erraztasunez erabili ahal izateko. Bekadunak nahitaez egin beharko du ikastarora.
PRAKTIKA PROGRAMAN PARTE HARTZEKO BALDINTZAK:
- Elkargokide izatea,
- edo aurre elkargokidea (2024 urtean soilik Gradu Amaierako Lana aurkeztea geratzekotan).
- Azken 3 urteetan Gradua lortu izana.
- Gehienez jota 28 urte izatea.
- Lan munduan esperientziarik ez izatea.
- Langabetua egotea.
- Positiboki baloratuko da: Ibilgailuaren erabilgarritasuna.
ESKARIA EGITEKO DOKUMENTAZIOA:
- Imprimakia beteta.
- Curriculum Vitae bidali:
- Bizkaia: empleo@ekonomistak.eus
- Araba: araba@ekonomistak.eus
- Gipuzkoa: gipuzkoa@ekonomistak.eus
- Langabezia-txartelaren fotokopia.
- Batez besteko nota jasotzen duen ikasketa-espedientearen fotokopia.
Ohiko galderak:
Nork jaso dezake beka bat?
Deialdi bakoitzaren baldintza orokorrak ezagutzeko, oinarriak kontsulta ditzakezu.
Beka bat interesatzen bazait, nola egin dezaket eskaera?
Eskabideak deialdi bakoitzeko eskabide-inprimakia betez egingo dira, kontrakoa adierazi ezean.
Jakin al dezaket zergatik ez didaten beka eman?
Epaimahaiak norgehiagoka-erregimenean aztertzen ditu eskabideak: hautagaitza guztiak irizpide berberen arabera baloratzen dira. Bere erabakia apelaezina da eta ez da informazio partikularrik emango ematen ez bada.
Lehenago beka bat eskatu nuen eta ukatu egin zidaten. Berriz saia naiteke?
Noski, betiere beka jaso ahal izateko eskatzen diren baldintzak betetzen badituzu.
Nork erabakitzen du beka bat ematen zaidan?
Epaimahai profesional batek ebaluatuko ditu eskabideak, beka bakoitzaren irizpideen arabera. Barne-epaimahaia edo epaimahai mistoa izan daiteke, programa bakoitzeko hitzarmenen arabera.
Aurretik ere izan dut beka bat, beste bat eska dezaket?
Gure lehentasunetako bat da onuradunak ez errepikatzea, ahalik eta pertsona gehienei aukerak emateko. Horregatik, lehentasuna izango dute beka bat jaso aurretik baliatu ez dutenek.
Gizarte Segurantzako zein erregimenetan ematen zaio alta bekadunari?
Enpresetan ordaindutako prestakuntza-praktikak egiten dituztenei alta eman beharko zaie Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean, urriaren 24ko 1493/2011 Errege Dekretuaren arabera, eta prestazio guztiak jasotzeko eskubidea izango dute, langabezia-prestazioa izan ezik.
