Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu erabiltzailearen esperientzia hobetzekoGure cookien politikari buruzko informazio gehiago kontsulta dezakezu.Cookie guztiak onar ditzakezu "cookieak baimendu" botoia sakatuz, edo konfiguratu edo haien erabilera baztertu, "Cookieak konfiguratu" klikatuz.
Behar-beharrezkoak diren cookie-ak, teknikoak izango dira, eta beti aktibatuta egon behar dute webguneak behar bezala funtziona dezan eta cookie-ak doitzeko dituzun lehentasunak gorde ahal izan ditzagun.
Webgune honek Google Analitycs erabiltzen du informazio anonimoa biltzeko, adibidez, webguneko bisitari kopurua edo orrialde ezagunenak neurtzeko. Cookie horiek aktibatuz, gure webgunea hobetzen jarraituko dugu, gure erabiltzaileen interesen arabera.
Bilatzailea :
Menura itzuli
EKONOMISTEN EUSKAL ELKARGOAN gure pribatutasun protokolo eta politikak egokitu ditugu Datuen Babesari buruzko Europako 679/2016 Araudiaren eta abenduaren 5eko 3/2018 LOren arabera, datu pertsonalen babesari eta eskubide digitalen bermeari buruzkoa. Izan ere, tratatzen ditugun datuen segurtasunak eta babesak kezkatzen gaitu. 1.- NOR DA DATUEN TRATAMENDUAREN ARDURADUNA? Webgune hau EKONOMISTEN EUSKAL ELKARGOAREN jabetzakoa da. • IFK: V48107783 • Egoitza soziala: RODRIGUEZ ARIAS, 4 – 2. EZKERRA, 48008 BILBO-BIZKAIA • Kontaktua: - Posta elektronikoko helbidea: colegio@ekonomistak.eus - Telefonoa: (+34) 944152633 • Datuen Babeserako ordezkaria: Grupo Datcon Norte SLU - Ordezkariaren kontaktua: dpo@grupodatcon-norte.com 2.- ZERTARAKO ERABILIKO DITUGU ZURE DATUAK ETA ZENBAT DENBORAN GORDEKO DITUGU? EKONOMISTEN EUSKAL ELKARGOAN ekitaldietara bertaratzen diren pertsonen inguruko informazioa tratatzen dugu, honako helburuekin: • Elkargoak eskainitako ikastaro edota jarduerak kudeatzea. (Etorkizunean izena emateko, erabiltzailearen zenbait datu agertuko dira NANarekin logueatu ondoren) • Elkargoak edo hirugarrenek antolatutako ekitaldi eta jarduerei buruzko informazioa bidaltzea. • Elkargoaren webgunean eta sare sozialetan erabiltzeko argazki eta grabaketak jaso eta tratatzea. Datuak ez dira gordeko aurretik aipatutako helburuetarako beharrezkoa den denboran baino luzaroago, eta ez badu interesdunak ezabatzeko eskatzen. Datu batzuk gorde egin behar dira, nahiz eta baimena atzera bota, legezko betebeharra egoteagatik. 3.- ZEIN DA DATUEN TRATAMENDUAREN LEGE OINARRIA? Eman dizkiguzun datuak erabili egin behar ditugu Elkargoak eskaintzen dituen jarduera eta ikastaroak kudeatzeko eta, gainera, legezko betebeharrak bete behar dituzue. Zure datuak hainbat helbururekin tratatzeko legitimazioa daukagu. Nagusiena zera da, Elkargoak eskaintzen dituen jarduera eta ikastaroen ondoriozko zerbitzuak eskaintzea. Hala ere, baditugu beste arrazoi batzuk, hala nola kontsultak erantzun beharra, edota informazio bidaltzeko ematen diguzun baimena. Edozein unetan egin diezaiokezu aurka datuak erabiltzeari; horren ondorioz, datu horien kudeaketa indarrik gabe geratuko litzateke, eta legez aurreikusitako denboran blokeatuta egongo lirateke. Gogorarazi behar dizugu, baimenik ez izatekotan, balitekeela zerbitzu batzuk eman ezin izatea. 4.- NIRE DATUAK LAGAKO AL DIRA? Printzipioz, datuak ez dira lagako, legezko betebeharrik ez badago. Hala ere, zure datuak Erakunde honetako langile edota hornitzaileei laga ahal izango zaizkie, soilik kontratua betetzeko helburuarekin, edo Erakunde horretako hornitzaileei, hala nola aholkularitzak, informatika zerbitzuak, lainoan gordetzeko zerbitzuak eta abar.
5.- ZENBAT DENBORAN GORDEKO DITUGU ZURE DATU PERTSONALAK? Kontratu bidezko harreman (elkargoari dagokionez) bat daukagun bitartean soilik mantenduko ditugu zure datu pertsonalak, edota horretara behartzen gaituen lege baldintzaren bat baldin badago, zuk zure datuak ez tratatzeko eskatzeko eskubidea egikaritzen ez baduzu, betiere. 6.- NOLA GAUZATU DITZAKET NIRE ESKUBIDEAK? Eskubideen titular gisa, zuk zure datuen kontrola daukazu eta, beraz, edozein unetan gauzatu ditzakezu zure eskubideak, helbide honetara idatziz: Honakoak dira zure eskubideak: • Interesdunaren datu pertsonalak ikusteko eskubidea. • Horiek zuzendu edo ezabatzeko eskatzeko eskubidea. • Tratamendua mugatzeko eskatzeko eskubidea. • Tratamenduari aurka egiteko eskubidea. • Datuak eramateko eskubidea. Erabiltzaileei jakinarazi nahi diegu edozein unetan atzera bota dezaketela emandako baimena, eta ez dio kalterik egingo aurretik emandako baimenaren zilegitasunari. Era berean, interesdunei jakinarazi nahi zaie erreklamazio bat aurkez dezaketela Kontrol Agintaritzaren aurrean, Datuen Babeserako erakunde eskudunaren aurrean, bereziki zure eskubideak gauzatu ezin izan dituzun kasuetan. Eskubideak gauzatzeko, zure izena adierazi eta identifikazio dokumentuaren fotokopia bat bidali behar diguzu, eskaerarekin batera.
San Vicente de Paúl nº 3 bajo01001 Vitoria-Gasteiz
Tel. 945 25 02 09Fax 945 28 02 86
araba@ekonomistak.eus
Rodríguez Arias nº 4–2º izq.48008 Bilbao
Tel. 94 415 26 33 / 44Fax 94 415 89 87
bizkaia@ekonomistak.eus
Federico García Lorca, 9-bajo20014 Donostia
Tel. 943 01 14 96Fax 943 45 47 11
gipuzkoa@ekonomistak.eus
Desarrollado por PKF ATTEST