Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu erabiltzailearen esperientzia hobetzekoGure cookien politikari buruzko informazio gehiago kontsulta dezakezu.Cookie guztiak onar ditzakezu "cookieak baimendu" botoia sakatuz, edo konfiguratu edo haien erabilera baztertu, "Cookieak konfiguratu" klikatuz.
Behar-beharrezkoak diren cookie-ak, teknikoak izango dira, eta beti aktibatuta egon behar dute webguneak behar bezala funtziona dezan eta cookie-ak doitzeko dituzun lehentasunak gorde ahal izan ditzagun.
Webgune honek Google Analitycs erabiltzen du informazio anonimoa biltzeko, adibidez, webguneko bisitari kopurua edo orrialde ezagunenak neurtzeko. Cookie horiek aktibatuz, gure webgunea hobetzen jarraituko dugu, gure erabiltzaileen interesen arabera.
Bilatzailea :
Menura itzuli
NEURRI BERRIAK:
1/2024 FDA Bizkaia
1/2023 FDA Bizkaia
• % 4ko BEZ mota: tanpoiak, konpresak eta preserbatiboak eta sendagaiak ez diren beste antisorgailu batzuk babestea.• Kendu egiten da Kontseiluaren 2006/112/EE Zuzentarauaren aplikazioa kenkarirako eskubidea sortzen duten sektore eta jardueretan enpresaburuen arteko zerbitzu-prestazioetan.• Zergaren araudiaren zenbait manu eguneratu dira, edukia harmonizatzeko eta Erkidegoko aduana-araudira egokitzeko.• Aldaketak subjektu pasiboaren inbertsio-mekanismoaren erregulazioan.• Subjektu pasiboaren inbertsio-araua ez zaie aplikatuko zergari lotuta dauden eta zergatik salbuetsita ez dauden higiezinen errentamendu-zerbitzuen prestazioei, baldin eta zergaren aplikazio-lurraldean finkatuta ez dauden pertsonek edo erakundeek egiten badituzte, ez eta ezarri gabeko enpresaburuek edo profesionalek higiezinen errentamenduan egindako bitartekaritza-zerbitzuen prestazioei ere.• Arauaren alderdi batzuk eta subjektu pasiboak kreditu kobraezinak berreskuratzeko prozedura aldatu dira.• 2023rako luzatuko dira erregimen sinplifikatua eta nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzaren erregimen berezia aplikatzeko mugak, BEZean.• 2023ko abenduaren 31ra arte luzatuko da gas naturalaren entregen fakturaren osagai guztiei dagokien BEZaren zerga-tasaren % 5eko murrizketa, baita biomasatik datozen briketa edo pelleten entregei eta berogailu-sistemetan erregai gisa erabiltzen diren egurretarako zurari dagokiena ere.• Energia elektrikoaren hornidura jakin batzuei % 5eko zerga-tasa aplikatzeko epea 2023ko abenduaren 31ra arte luzatuko da.• Energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zergaren aldi baterako etetea 2023ko abenduaren 31ra arte luzatzen da.• BEZaren % 4tik % 0ra jaisten da: oinarrizko elikadura-produktuak.• Indarrean dagoen % 10etik % 5era murrizten da elikadura-olio eta -pastei aplikatzen zaiena.• 2023ko ekainaren 30era arte luzatuko da BEZaren % 4ko tasa aplikatzea erabili eta botatzeko maskara kirurgikoen entregei, inportazioei eta erkidego barruko erosketei.• SARS-Cov-2 diagnostiko-probei BEZaren % 0ko tasa aplikatzea luzatu da 2023ko lehen seihilekoan.• IRNRren Legea aldatzen da, PFEZan salbuetsita dauden gauzazko lanaren etekinak zerga horretatik salbuetsita egongo direla argitzeko.• 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera hasten diren zergaldietan, hainbat aldaketa egin dira Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren tarifetan.
PFEZ ATXIKIPENAREN EHUNEKOAK:161/2022 FD Bizkaia2023ko ekitaldi horri dagokion likidazio-oinarri orokorrari aplikatu beharreko tarifaren % 2 deflaktatzeari ekin zaio berriro, eta, aldi berean, ehuneko berean igo dira baterako tributazioagatiko murrizketa, kuotaren minorazioa eta kenkari pertsonalak.
TOKI-ERAKUNDEEN ARAU FISKALAK:
3/2022 FD, 1. art. Gipuzkoa
Ohiz kanpoko izaerarekin eta 2023rako bakarrik, Gipuzkoako toki-erakundeen arau fiskalak etentzat jotzen dira. Horrek esan nahi du aurrekontu-egonkortasunaren eta zor publikoaren helburuak indarrik gabe utzi behar direla, eta ez dela gastu-araua urte horretan aplikatu behar.
BEZ TASAREN MURRIZKETA %5ERA:
6/2022 FDA Bizkaia
Balio Erantsiaren gaineko Zerga:2022ko urriaren 1etik aurrerako ondorioekin eta 2022ko abenduaren 31ra arteko indarraldiarekin, % 5eko tasa aplikatuko da:
Finantza-transakzioen gaineko zerga:
% 4KO DEFLAKTAZIO GEHIGARRIA PFEZN, % 5,5ERA IRITSITA:
1. Art 11/2022 ZPAD Araba, 36/2022 FD Araba, 1. Art 5/2022 FDA Bizkaia, 1. Art 2/2022 FDA Gipuzkoa
PFEZaren deflaktazioa % 5,5era arte igoko da 2022ko ekitaldirako, langileen erosteko ahalmenaren galera konpentsatzeko.% 4ko deflaktazio gehigarria:
200 €-KO APARTEKO KENKARIA PFEZN:
2. Art 11/2022 ZPAD Araba, 3. Art 5/2022 FDA Bizkaia, 3. Art 2/2022 FDA Gipuzkoa
30.000 euroko edo hortik beherako zerga-oinarri orokorrerako:
30.000 eurotik gorako eta 35.000 eurotik beherako zerga-oinarri orokorrerako:
PFEZKO APARTEKO LAGUNTZETATIK SALBUESTEA:
3. Art 11/2022 ZPAD Araba, 4. Art 5/2022 FDA Bizkaia, 4. Art 2/2022 FDA Gipuzkoa
Inflazioa handitzearen ondoriozko egoera arintzeko laguntza publikoak salbuetsita daude PFEZn:
PFEZREN ORDAINKETA ZATIKATUETATIK SALBUESTEA:
4. Art 11/2022 ZPAD Araba, 5. Art 5/2022 FDA Bizkaia, 5. Art 2/2022 FDA Gipuzkoa
PFEZaren zergadunak, jarduera ekonomikoak egiten badituzte, ez dira behartuta egongo honako hauei dagozkien ordainketa zatikatuak autolikidatzera eta ordaintzera:
(Dagoeneko 2022ko lehen bi hiruhilekoetan aplikatutako neurria)SOZIETATEEN GAINEKO ZERGAN ORDAINKETA ZATIKATUTIK SALBUESTEA:
6. Art 11/2022 ZPAD Araba, 7. Art 5/2022 FDA Bizkaia, 7. Art 2/2022 FDA Gipuzkoa
50 milioi eurotik beherako eragiketa-bolumena duten enpresak, zergak zerga-taldeen araubide berezian ordaintzen ez badituzte:
San Vicente de Paúl nº 3 bajo01001 Vitoria-Gasteiz
Tel. 945 25 02 09Fax 945 28 02 86
araba@ekonomistak.eus
Rodríguez Arias nº 4–2º izq.48008 Bilbao
Tel. 94 415 26 33 / 44Fax 94 415 89 87
bizkaia@ekonomistak.eus
Federico García Lorca, 9-bajo20014 Donostia
Tel. 943 01 14 96Fax 943 45 47 11
gipuzkoa@ekonomistak.eus
Desarrollado por PKF ATTEST